XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Plastikozko boltsak erabil itzazu likidorik eror ez dadin kontu eginez, ahalik ondoen itxiz eta etxetik egunero ateraz.

Zaborrontziak produktu desinfektatzailez garbitu behar dira aldizka.

Ontzigarbigailurik bazenu, arropa garbitzeko makinentzako eman ditugun oharrak izan beharko dituzu kontuan urari eta elektrizitateari buruz.

4.6. Biltegiratzea edo gauzak gordetzea

Aurreko atalean esan dugu janarien eta oro har, produktu organikoen (ustel daitezkeen produktuen) biltegiratzeak giro freskoa eta ondo aireztaturiko tokia behar dituela.

Materia arriskutsuak etxebizitzatik kanpora gordetzea komeni da.

Dena den eta besterik ezean honelako produkturen bat etxe barruan gorde beharko balitz toki fresko eta ondo aireztatuan gordetzea komeni da.

Etxean pilatzeko ohitura dagoen beste produktu bat botikak dira.

Berdin hauek ere: toki fresko eta ondo aireztatuetan gorde behar dira.

Esan behar da ordea, erabili ondoren ezin direla gorde botika gehienak, iraupen bat izaten bait dute eta horien kontserbazioa ezin da etxebizitza normal batean segurtatu.

Etxeek ere, pertsonek bezalaxe, badute neguko ekipamendu bat eta udako beste bat.

Horrek, gauza-sail bat gorde behar izatera behartzen gaitu (manta, alfonbra, etabar,...), kontuan izan intsektuen aurkako produktuz kontserbatu behar direla.

Urtaroko biltegiratze honetaz kanpo, etxeak behar du eguneroko gauzak (maindire edo izarak, toaja, etab.) eta jantziak gordetzeko tokia.

Etxeari dagozkion gauza hauek denak gordetzeko tokiak noizean behin aireztatzea behar dute eta, behar denean, garbiketa orokor bat egitea; hautsa pilatzea, intsektuak, usain txarrak, etab. galerazteko.